XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Leriche
Eskentzen deiat berhala
gûziek beno gorago;
Ez lotsarik har eneki
nahi dûkeianantako.

Othexarre
Ene azken hitza dûzie
eta ez deiziet besterik;
Ez dûzie ûkheneko
zazpi miliuz petik.

Leriche
Etzira aphaltik ari,
bena eraman itzatzû:
Holaz sos soberakinak
thapatûko deiztadatzû.

Beaulieu
Eta gûtarik bakhotxak
pharte dûke beretako;
Zunkabi hori paperetan
ez dit agereraziko.

Othexarre
Hihauren ûdûriala
papera dezala ager,
Nik ene sosa osorik
xahû ûkhen dezadan ber.

Hogeigerren jelkhaldia Jelkhi Pette, Phordoi, Xilhanko, eskûiñ.

Pette
Badakizie berria
ziek ere, adixkidiak,
Nula Othexarrek bertan
lûrrak dûtian saldiak.